IRAKURRI ASTE ETA HILABETE GUZTIETAKO
      AZTERKETEN IZENBURU GUZTIAK ZERBITZUAREN HASIERATIK

      HILABETEKO AZTERKETAK


      EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa

      "JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.

      POST-DATA POZGARRIA:

      Egia da naturak artea antzeratzen duela. Nire senitarteko batek, zorionez arras kritikoa, JULIAZOko amaierari ("JULIAZOa zartako ederra izan da. Porrot egin duen zartakoa baina" esaldian laburbildua) borondate baikorregia zeriola gaitzetsi zidan. Bada, JULIAZOaren HTLM edizioaren azken xehetasunak prestatzen ari ginenean, mezu gogoangarria iritsi zitzaigun e-mail bidez: EUSKAL HERRIA JOURNALen bost ispilu daude jada sarean.

      Espainiar faxistek, espainiar Barne Ministroa buru dutela, ez dute Intenet ez internautak ezagutzen, eta ez dakite zein preziatua den adierazpen askatasuna sarean barrena nabigatzen direnentzat. Beren mail-bombing faxistak arrakasta pirrikoa izan zuen, hots, IGC EUSKAL HERRIA JOURNAL bere zerbitzaritik ateratzera behartu zuten, dituzten 13.000 harpidedunei beren zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko. Baina mundu zabaleko (eta sareko) adierazpen askatasunaren aldekoek kontraeraso egin dute eta arrakasta faxista hura indargabetu. Hauek dira EUSKAL HERRIA JOURNALek gatazkari buruzko egia, Espainiak Euskal Herriari egiten dion "intentsitate urriko gerrari" buruzko egiak berriro ere kontatzen dizkiguten ispiluak:

      • http://osis.ucsd.edu/
      • http://www.desaparecidos.org/ehj/
      • http://www.easynet.co.uk/cam/censorship/ehj
      • http://samsara.law.cwru.edu/comp_law/ehj/
      • http://zthomas.digiweb.com

      Asterixek esango zukeen bezala: "Jota zeudek espainiar faxista hauek!". Ez zuten EUSKAL HERRIA JOURNALik nahi eta bost dauzkate orain. Gainera, beren ekintza faxista eta ergelari esker, planeta osoan ezagutzera emana. Ez al da "porrot egindako zartakoa"?

      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira